Nuestros Servicios - suhiltzaileak
Vehículo Titulo Vehículos
Ibilgailuak
Vehículos Introducción Vehículos EUS
Suhiltzaile zerbitzuaren ibilgailu parkea osatzen duten ibilgailuen multzoa.
"Irteera trena". Lehen ekinaldian beharrezkotzat jotzen diren eta gertatutako ezbeharra edo zerbitzua konpontzeko balioko duten beharrezko hornidura-baliabideak (giza baliabideak eta materialak) garraiatzen dituzten ibilgailu edo unitate higikorren multzoa.
Nested Applications
Vehículo Auto-Bomba Nodriza S EUS
Elikatze Ponpa Astuna
Sutearen kontra azkar eta zuzenean borrokatzeko lanak egiteko ibilgailua, edota beste ibilgailu bat elikatzeko lanetan jardutekoa, erasorako edo lehen ekintzarako ibilgailuak baliabidez hornitzeko.
Ur edukiera 7000 litro eta 9000 litro bitartean dabil, eta apar-hauts edukiera 150 litro da.
Unidad Transporte pesado S EUS
Garraio Astuneko Unitatea
Kutxa bat baino gehiago dituen ibilgailu berezia, tamaina edo pisu handiko materialak edo tresneria garraiatzeko dena, eta edukiontzi mota desberdinekin erabiltzeko aukera ematen duena.
Nuclear Bactereológico y Químico S EUS
Nuklearra, Bakteriologikoa eta Kimikoa
Salgai edo produktu arriskutsuak dauden istripuetan erreskate, salbamendu, babes, deskutsadura eta hurbiltze lanak egiteko eta gaiak ontzialdatzeko ibilgailua.
Giro kaltegarri, arrarifikatu edo kutsatuetan egin beharreko lan edo eragiketetarako erabiltzen da.
Babes kimiko edo erradioaktiboko jantziak, arnas aparatua babesteko ekipamenduak eta produktu arriskutsuak ontzialdatzeko eta ihesei eusteko ekipamenduak dauzka.
Furgón Salvamentos Varios S EUS
Askotariko salbamendurako furgoia
Errepidean salbamendu, erreskate, ebakuazio eta laguntza lanak egiteko ibilgailua. Ibilgailu astun edo arin baten gainean muntaturik joan daitezke.
Harrapatutako pertsonak erreskatatzeko materiala dauka, zama handiak garaiera txikietara igotzekoa, kea dagoenean sutara hurbiltzekoa, gai kimikoen isurketa edo ihesik izatekotan egin beharreko jardunetarako, eskora txikiak eta larrialdiko zurkaizteak egitekoa, zuhaitzak kentzekoa, etab.
Unidad de Jefatura S EUS
Buruzagitza Unitatea
Esku-hartze burua eramateko ibilgailu lagungarria.
Unidad Mixta Personal S EUS
Pertsonal Unitate Mistoa
Pertsonala ordezteko eta material osagarriz hornitzeko erabiltzen den ibilgailu lagungarria.
Bomba Forestal Pesada S EUS
Basoko Ponpa Astuna
Basoko suteak itzaltzeko ibilgailua, suaren kontra borrokatzeko agente itzaltzaile egokiez hornitua. Haren elementuen artean, nabarmentzekoa da sute ponpa edo ponpatze sistema, agente itzaltzaile bakoitzari egokitua, ura, aparra, hautsa etab. xurgatu eta bultzatzeko funtzioak betetzen dituena, bai eta biltegi-zisterna bat ere, non mota desberdinetako agente itzaltzaileak gordetzen baitira.
Autoponpen bidez, agente itzaltzaileak jaurti daitezke zisternatik bertatik, hornidura sare pribatu nahiz publikotik, beste ibilgailu batetik edo zuzenean ponpatik hartuta.
Ur edukiera 3500 litro da, eta apar-hauts edukiera 150 litro da.
Bomba Rural Pesada S EUS
Landako Ponpa Astuna
Hiri, landa eta industria suteak itzaltzeko ibilgailua, suaren kontra borrokatzeko agente itzaltzaile egokiez hornitua. Haren elementuen artean, nabarmentzekoa da sute ponpa edo ponpatze sistema, agente itzaltzaile bakoitzari egokitua, ura, aparra, hautsa etab. xurgatu eta bultzatzeko funtzioak betetzen dituena, bai eta biltegi-zisterna bat ere, non mota desberdinetako agente itzaltzaileak gordetzen baitira.
Autoponpen bidez, agente itzaltzaileak jaurti daitezke zisternatik bertatik, hornidura sare pribatu nahiz publikotik, beste ibilgailu batetik edo zuzenean ponpatik hartuta.
Ur edukiera 3000 litro eta 3500 litro bitartean dabil, eta apar-hauts edukiera 150 litro da.
Mota honetako Ibilgailuak eraisketa, argikuntza, seinaleztatze eta salbamendu lanetarako ere erabiltzen dira.
Auto-escalera Automática S EUS
Auto-eskailera automatikoa
Leku garaietan erreskate, ebakuazio eta itzaltze lanak egiteko ibilgailuak, airean edo leku garaietan laguntza, salbamendu eta ebakuazio eskeko deiei erantzuteko eta pertsonak, animaliak edo ondasunak artatzeko ekipamendu eta materialez hornituak.
Eraikuntzak ikuskatzeko eta saneatzeko lanetarako, higiezinetako ateak eta sarbideak irekitzeko, eta biktimak eramatean osasun zerbitzuekin elkarlanean jarduteko ere erabil daitezke.
Aukera ematen du hiru mugimendu egiteko: igo eta jaistekoa, luzatu edo biltzekoa, eta bi noranzkoetan bira osoa egitekoa.
Gehieneko lan garaiera 22 eta 32 metro bitartean dago. 200 eta 300 kg zama bitartean dagoen lan plataforma bat dauka.
Unidad Transporte Personal S
Pertsonala eramateko Unitatea
Pertsonala eramateko ibilgailu lagungarria.
Vehículo Título Materiales EUS
Materialak
Nested Applications
Remolque Moto-Bomba S EUS
Moto-bonba atoia
Unitate mugikorra, ur emari handiko bonba zentrifugoa duena.
Remolque Usos Varios S EUS
Askotariko atoia
Konpartimentuetan banatutako unitate mugikorra, materilen eta taldeen multzo mistoa garraiatzeko, zerbitzuetarako eta ezbeharretarako.
Barca de Salvamento S EUS
Salbamenduko Txalupa
Ur inguruetan erabiltzen den unitate mugikorra, salbamendu eta erreskate operazioak burutzeko, eta lakuetan, ibaietan edo urtegietan, edota inspekzioak, kontrolak eta babes lanak egiteko.